Ekimen horrek elkartasun xedea zuen; izan ere, faroltxoen salmentan bildutako dirua Aimar del Pozo ume gaixoari dohaintzan eman gura zioten, bere gaixotasunaren tratamenduan laguntzeko. Hala ere, norbaitek faroltxoaren dirua berreskuratu nahiko balu Turismo Bulegoetara joatea besterik ez luke. Bertan, faroltxoaren txartela entregatuz gero, dirua itzuliko zaio.