Euskal SUP Surfing Txapelketa zapatuan ala domekan egitekoa zen, egun bietako batean, itsasoaren egoeraren arabera aukeratu behar baitzuten zapatuan ala domekan egin, Arriatera hondartzan.
Txapelketak maila bakarra izan beharra zuen: Open maila. Beraz, emakumeak eta gizonak aldi berean lehiatzekoak ziren. Besteak beste honako surflariek hartu behar zuten parte: Ibon Rodriguez Sacedo, Javier Corcuera, Oihan Aizpuru Aldatz, Jose Mari Ayestaran eta Iñaki Navascues.