Erakusketa egin ala ez udal alderdietako bozeramaile denen artean erabakitzea gura du Sopelako Udalak

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 23a, 13:15

Zigor Merodio preso politiko bilbotarraren "Aldharrikatuz" eskultura-erakusketa "zentsuratzea" egotzi zion Sopelako EH Bilduk EAJ eta PSE-EEren Udal Gobernuari. Tokiko agintariek erantzutakoaren arabera, txosten teknikoa eskatu du Alkatetzak. Erakusketa egin ala ez udal alderdietako bozeramaile denen artean erabakitzea gura du; horregatik, txostena dagoenean eurei pasatuko diete, baita erakusketaren aurkezpen-txostena ere. Halaber, Alkatetzak daukan informazioaren arabera, "data ez zegoen erreserbatuta eta aurreko korporazioak nahiago zuen hurrengo korporazioak erabakitzea". Argi utzi gura izan dute: "Alkatetzak gai honen berri izan duenean, txostena eskatu du".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun