Barinatxen agertutako gorpua identifikatu dute

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 11a, 10:52

Barinatxe hondartza, artxiboko irudian. CC-BY-SA ASIER SARASUA ARANBERRI

Jose Francisco T. V. zeukan izena atzo, domekan, Sopelako Barinatxe hondartzako haitzetan (Solondota kaletik gertu) hilda agertutako 66 urteko gizonezkoak, "El Correo" egunkariak zabaldu duenez. Dirudienez, ondoan zeukan "Ginger" izeneko txakurraren txipak lagundu du hilotza identifikatzen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak albiste-agentziei jakinarazi zienez, eguerdia baino lehen topatu zuten gorpua kanpin-denda batean, "Ginger" txakurra alboan zuela. Abisua jaso ostean, Barinatxe hondartzara bertaratu ziren larrialdi-zerbitzuetako beharginek gizona hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Gorpua Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman zuten, autopsia egiteko. Segurtasun Sailak adierazitakoaren arabera, lekuan bertan ez zegoen indarkeria zantzurik.

"El Correo" egunkariak adierazitakoaren arabera, Jose Francisco T. V. 2008an bota zuten Bilboko etxetik; informatikaria zen eta pisuan errentan zegoen. 2012an, berriz, kaudimengabe deklaratu zuten.

Erlazionatuak

Gizon baten gorpua topatu dute Barinatxen

Iker Rincon Moreno 2016 urt 11 Sopela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun