Aratusteak 2016

Agate Deuna eta inauteri lehiaketak prest, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 20a, 18:34

Agate Deuna bezpera, Sopelan. © SOPELAKO UDALA

Aste berean egingo dira aurten herritarren arteko bi lehiaketa: bata da Agate Deunako kantuena; bestea, inauterietako mozorroena; daborduko izena eman daiteke bietan parte hartzeko. Lehiaketa bietarako gutxieneko tal­­dekide kopurua 10 pertsonakoa da. Izena emateko: Kurtzio kultur etxean (944 065 505) edo mail-ez (kultura@sopela.eus).

Lehenengo, Agate Deunaren lehiaketa egingo da, otsailaren 4an. Goizez eta arrastiz izango da. Kategoria bi egongo dira: A maila, 18 urtera artekoentzat; eta B maila, 18 urtetik gorakoentzat. Kategoria bakoitzeko sari bana emango dute: A kategoriako talde irabazleak 150 euroko saria eskuratuko du, eta B mailakoak, 250 euro. Horretarako, ondoko guneetan abestu beharko dute: Larrabasterrako Urgitxieta plazan 12:00etan, edo udaletxeko plazan 18:00etan, baita taberna hauetan ere: Laiak, La Kala, Urbaso, Setien, Señe eta Irubide. Kantariek baserritar-jantzia eroan beharko dute. Izena otsailaren 3ra arte eman daiteke.

Mozorro-lehiaketa

Inauterietako mozorro-lehiaketan izen-ematea, ostera, otsailaren 5eko 20:00ak arte izango da. Lehiaketa hori domekan egingo da, otsailaren 7an, arrastiko 18:00etan, Urko kiroldegian.

Mozorro-lehiaketa horretan bost kategoria egongo dira, adinaren arabera banatuta: 0-6 urte bitartekoena, 7-12 urtekoena, 13-20 urtekoena, eta 21 urtetik gorakoena. Edonork parte har dezake, baina ezin izango da izena eman desfilearen egun berean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun