Udal agintari sopeloztarraren arabera, "adituen esanetan, itsaso azpiko kableak, mundua konektatuko duten instalazioak izango dira. Itsas azpiko zuntza, ahots eta datu trafikoa fidagarritasun eta segurtasun handiagoz bidaltzeko baliagarria izango omen da, konexio bizkorragoak ahalbidetuz".
Prospekzio-lanek Espainiako Kanpo Arazoetako eta Lankidetza Ministerioaren oniritzia daukate; erakunde horrek eman zion "kanpaina zientifikoa" aurrera eroan ahal izateko baimena Erresuma Batuaren Madrilgo Enbaxadari. Hala, "Meridian" itsasontzia apirilaren 10etik 15era ibili da Sopelako kostaldean; daborduko alde egin du Uribe Kostako uretatik.