Daborduko salgai daude bazkarirako txartelak, Laiak tabernan eta Ugari dendan, 8 euroan; umeek merkeago (6 euroan) dauzkate.
Indarrak "lan sozial, kultural eta politikoa egitera" bideratu gura ditu GAS Gazte Asanblada Sopeloztarrak. Hala, zapatu honetan, maiatzak 7, "hileta" egingo diote Sekekori, udaletxeko plazan. 12:00etatik aurrera, graffiti-tailerra, xuxurlatzaileak eta ipuin-kontaketa egongo dira. Ondoren, herri-bazkari agroekologikoa (15:00), bingo musikatua (16:30), poteoa (18:30) eta kontzertuak (20:30) egingo dituzte.
Daborduko salgai daude bazkarirako txartelak, Laiak tabernan eta Ugari dendan, 8 euroan; umeek merkeago (6 euroan) dauzkate.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!