Uribe Kosta jaietan 2016

Ekainaren 28tik uztailaren 3ra izango dira San Pedro jaiak, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 27a, 12:00
Ekainaren 19an aurkeztu zituzten San Pedro eta Karmeneko jaien egitarauak. © SOPELAKO JAI BATZORDEA

Kuadrillek Gernika plazatik udaletxera egingo duten jaitsieragaz emango zaie hasiera martitzenean, ekainak 28, San Pedro jaiei; 19:00etan abiatuko dira lagun-taldeak eta, helmugara helduta, erakustaldia egingo du bakoitzak. Horren ostean, 21:00etan, pregoia irakurri eta txupina botako du Gure Esku Dago taldeak, udaletxeko balkoitik. Ondoren, Jare musika-taldeak Sopelako jaien abestia kantatuko du. Ospakizunek uztailaren 3ra arte jarraituko dute.

Bost urte beteko dira kuadrillen arteko txapelketa martxan jarri zutenetik; Sopelako Jai Batzordeak adierazitakoaren arabera, aurten adin guztietako 24 lagun-taldek parte-hartuko dute sariketan. Gaineratu dutenez, "inoiz baino sailagoa izango da makila irabaztea"; proben artean, sorpresak egongo dira.

Haurrentzako jarduerei dagokienez, "Txosnak abordatzera!" ekimena (talo-tailerra, graffitiak, apainketa...) egingo dute, goizetan txosna-gunea umez betetzeko asmoz. Bestalde, gazteek gune berezia ("bike extreme", "big baller" puzgarriak, futbolinak...) edukiko dute Gernika plazan.

Arlo gastronomikoan, Paella Txapelketa egingo du lehenengo urtez Marmiton Kolektiboak. Kontzertuei dagokienez, egunero, herriko zein eskualdeko musika-taldeek joko dute San Pedro jaietan.

Egitaraua

Ekainak 28, martitzena

  • 19:00 Kuadrillen jaitsiera, Gernika plazatik Udaletxeko plazaraino. Ondoren, kuadrillen erakustaldia, udaletxeko plazan.
  • 21:00 Pregoia eta txupina, udaletxeko plazan, Sopelako Gure Esku Dago taldearen eskutik. Jare musika-taldeak Sopelako jaietako abestia kantatuko du.
  • 21:30 Txosnen irekiera eta txosna-apainketa txapelketa, txosna-batzordeak antolatuta.
  • 22:30 Suzko zezena, udaletxeko berdegunean.
  • 23:00 The Ladies taldearen kontzertua, udaletxeko plazan.
  • 23:30 Kontzertuak txosnetan: Xaiko eta Euskal Grooves.

Ekainak 29, eguaztena

San Pedro Eguna

  • 10:30 Kalejira, Udaletxetik elizara: Sopelako Barinatxe Txistu Taldea, Sopelako Panderojoleak, erraldoiak eta Goialde dantza-taldea.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:30 Txu-txu trena.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:30 Haurrentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan: ludoteka, puzgarriak, txalupak uretan, "mini bumper"-ak, "eco bamper"-ak eta jolasak.
  • 11:00 Meza nagusia; San Pedro Scola Cantorum abesbatzak kantatuko du.
  • 11:30 Neskek dantzatutako aurreskua, Agurra Dantzari Taldeagaz.
  • 12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Tailerrak, Zipiriñe ikastetxean: limoi-zukuagaz margotzen eta herensuge magikoak. Arrastian, limoi-zukuagaz margotzen eta amets-harrapakariak.
  • 12:00 Kalejira, elizatik udaletxera: Barinatxe Txistu Taldea (Sopela), Sopelako Panderojoleak, Meñakoz eta Eguzkilore dantza-taldeak (Sopela), erraldoiak eta Goialde dantza-taldea (Erandiogoikoa).
  • 12:30 Dantza-emanaldia, udaletxeko plazan, Goialde, Eguzkilore eta Meñakoz dantza-taldeakaz.
  • 13:00 Bits-jaia, Zipiriñen.
  • 13:00 Txorizoa denontzat, udaletxeko plazan.
  • 17:00-21:00 Gazteentzako jolasak, Gernika plazan: Big Baller puzgarria, "bike extreme", jolasak, futbolinak, igela...
  • 17:30 Kuadrillen arteko jolasak, udaletxeko berdegunean: garbitzailea.
  • 19:30 Uribekostako I Zantzo Txapelketa, Meñakoz eta Sopelako Panderojoleak taldeek antolatuta, udaletxeko plazan.
  • 20:00 Leioa Big Band, Ana Bejarano eta Urepel abesbatzaren kontzertua, udaletxeko plazan.
  • 20:30 Patxin eta Potxinen "Herriko jaiak" ikuskizuna, Zipiriñen.
  • 23:00 Kontzertuak, txosnetan: The Ribbons eta Rat-Zinger.

Ekainak 30, eguena

  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:30 Txu-txu trena.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:30 Haurrentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan: ludoteka, puzgarriak, txalupak uretan, Dino Choper, "mini bumper"-ak, "eco bamper"-ak eta jolasak.
  • 12:30-13:30 Txosnak abordatzera! Herriko umeak txosnak apaintzeko tailerra.
  • 12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Tailerrak, Zipiriñe eskolan. Goizean: kartoizko animaliak eta mugikor dibertigarriak. Arrastian: Itsas-izarrak eta mugikor dibertigarriak.
  • 12:30-14:30 Kuadrillen arteko jolasak, txosnetan: igel-toka, petanka...
  • 13:00 Bilbotarrak musika-taldearen kontzertua, Udaletxeko plazan.
  • 13:00 Bits-jaia, Zipiriñen.
  • 14:00 Kalejira Bilbotarrak taldeagaz, udaletxetik hasita.
  • 17:30 Kuadrillen arteko ur-jolasak, udaletxeko berdegunean.
  • 19:30 Tai ji eta kung-fu erakusketa, udaletxeko plazan, Sopelako tai ji elkarteak antolatuta.
  • 20:00 "Full Monty" antzezlana, Kurtzio kultur etxean, Txintxaun antzerki-taldeagaz. Sarrera, doan.
  • 20:30 "Vademekum" haurrentzako ikuskizuna, Debotenbote taldeagaz, Zipiriñen.
  • 23:00 Deceiver eta Bilbomatiks taldeen kontzertua, udaletxeko plazan.
  • 23:00 Kontzertuak txosnetan: Jare eta Lehiotikan.

Uztailak 1, barikua

  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:30 Txu-txu trena.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:30 Haurrentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan: ludoteka erraldoia, puzgarriak, ohe elastikoak, piloten kanoiak, futbolina, futbol-puzgarria, airedun mahaiak...
  • 12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Tailerrak, Zipiriñe eskolan. Goizean eta arrastian: monster-txontxogiloak eta monster-txapak.
  • 12:30-13:30 Txosnak abordatzera! Umeentzako talo-tailerra.
  • 13:00 Bits-jaia, Zipiriñen.
  • 13:00 Tortilla eta sangria lehiaketak, txosnetan (izen-ematea bertan, aurkezteko ordua 16:00ak). Ondoren, parte-hartzaileen bazkaria.
  • 17:00-21:00 Gazteentzako jolasak, Gernika plazan: garbitzailea, Bungy Run puzgarri erraldoia, futbolinak, igel-toka...
  • 18:00 Boxeo, kick boxing eta txikibox erakusketa, udaletxeko plazan, Basakick klubak antolatuta.
  • 19:00 Kuadrillen poteoa, txosnetan hasita.
  • 20:00 Mariatxiak eta habanerak, Amanecer Ranchero taldeagaz, Jauregizar plazan.
  • 20:30 Disko-festa: Rock Legends, umeek eta nagusiek dantza egiteko, Zipiriñen.
  • 22:30 Suzko zezena, udaletxeko berdegunean.
  • 23:00 Leun eta The Uskis, Udaletxeko plazan.
  • 23:00 Kontzertuak txosnetan: Garraxika eta Urrats.

Uztailak 2, zapatua

  • 11:00 Txistularien diana, herriko kaleetan zehar.
  • 11:00–14:00 Umeentzako 3x3 saskibaloi-txapelketa, Zipiriñe eskolan, Ugesaski taldeak antolatuta.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:30 Txu-txu trena.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:30 Haurrentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan: ludoteka erraldoia, puzgarriak, ohe-elastikoak, piloten kanoiak, futbolina, futbol puzgarria, airedun mahaiak...
  • 11:30-20:30 Margo-lanen erakusketa, Sopelako Zirrimarra elkarteak antolatuta, udaletxearen inguruan.
  • 12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Tailerrak, Zipiriñe eskolan. Goizean: hodeiak eta gatzagaz margotzeko tailerra. Arrastian: esku-txotxongiloak eta gatzagaz margotzeko tailerra.
  • 12:00 Pala-partidak, udal pilotalekuan: Fusto-Ayerbe / Zubiri-Ibargarai  eta Gaubeka-Ibai Perez / Landeta-Imanol.
  • 12:00 Bertso-saioa, txosnetan: Igor Elortza, Julio Soto, Paule Loizaga eta Unai Agirre. Gai-jartzailea: Arrate Illaro.
  • 13:15 Lagun Artean abesbatzaren kontzertua, udaletxeko plazan.
  • 14:00 Adinekoentzako bazkaria, nagusien-etxean, Sopelan erroldatuta dauden 75 urtetik gorakoentzat. Bazkaldu ostean, dantzaldia egongo da. Bazkarira joan gura izatekotan, nagusien-etxean aurretik izena eman beharra dago.
  • 14:30 Herri-bazkaria, Jauregizar plazan (txartelak aurretik erosi behar dira, udaletxe ondoko turismo-bulegoan edo Laiak tabernan). Umeentzako menu berezia egongo da. Bazkaria baino lehen eta bitartean haurrentzako ludoteka egongo da. Edalontzia eta sardexka etxetik eroatea eskatu dute. Bestalde, bazkalostean denok batera abesteko kantak egongo dira, Sopela Kantari taldeagaz.
  • 18:30 Kuadrillen arteko ginkana, udaletxeko berdegunean: Big Waller puzgarria.
  • 17:00-21:00 Gazteentzako jolasak, Gernika plazan: garbitzailea, Bungy Run puzgarri erraldoia, txirrista erraldoia igerilekuagaz (bainujantzia eraman behar da), futbolinak, igel-toka...
  • 20:30 "Maitasun itsua" antzezlana, Salitre Teatro taldeagaz, Jauregizar plazan.
  • 21:00 Kalejira Mr. Team taldeagaz, Gernika plazan hasita.
  • 21:00 Sopelako eskuz binakako X. txapelketa herrikoia, udal pilotalekuan.
  • 23:00 Su artifizialak, Zaragozana pirotekniagaz, Freidemenditik.
  • 23:15 DJ Markelin, Jauregizar plazan.
  • 23:15 "I Love 80" kontzertua, Udaletxeko plazan (80ko hamarkadako abestien bertsioak).
  • 23:15 Kontzertuak, txosnetan: The Derty Gerties eta Naparra Selecter.

Uztailak 3, domeka

  • 10:00 I. Paella Txapelketa, Udaletxeko plazan, Marmiton kolektiboak antolatuta (13:30etik 14:00etara lapikoak aurkeztu eta gero sari-banaketa egingo dute).
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:30 Txu-txu trena.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:30 Haurrentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan: ludoteka erraldoia, puzgarriak, bizikleten pista, Wii gunea, goming txikia eta jolasak.
  • 11:30-20:30 Margo-lanen erakusketa, Sopelako Zirrimarra elkarteak antolatuta, udaletxearen inguruan. 12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Tailerrak, Zipiriñe eskolan. Goizean: arrainak eta liburu-markatzaileak. Arrastian: Amets-harrapakariak eta arkatz apaingarriak.
  • 13:00 Bits-jaia, Zipiriñen.
  • 16:00 Eskupilota-partida profesionalak, udal pilotalekuan: Espinar-Araiztegi / Arrizabalaga-Etxaniz, Juanarena-Irusta / Elordi-Tolosa eta Ezkurdia / Martinez de Irujo. Sarrerak salgai egongo dira ekainaren 28tik aurrera Kurtzio kultur etxean, udaletxean, Sopelarinen eta www.sopela.eus-en. Prezioa: eserita 20 euro / zutik 15 euro. Egunean bertan, txarteldegia 15:00etatik aurrera zabalduko dute.
  • 17:00 Briska-txapelketa, udaletxean, Sopelako Itzartu emakumeen elkarteak antolatuta.
  • 19:00 Kuadrillen arteko "Sopekiller" jolasa, txosnetan. Galdera arinak egingo zaizkie kuadrillei eta erantzun okerra esanez gero, kontuz! Ondorio latzak egon daitezke
  • 20:00 Hegaluzea eta sagardoa 1,50 euroan, udaletxeko plazan.
  • 20:00 Kuadrillen arteko txapelketaren sari-banaketa; Paule Loizaga eta Unai Mendiburu bertsolarien saioa, txosnetan.
  • 21:00 Korrontzi eta Meñakoz dantza taldearen "Dantzan" ikuskizuna, udaletxeko plazan.
  • 22:30 Garilak 26 taldearen erromeria, txosnetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun