San Pedro jaietan zirkulazio-mozketak egingo dituzte Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 24a, 18:51

Zirkulazio-mozketak ekainaren 27tik uztailaren 6ra arte izango dira, aldi baterako instalazioen muntaia eta desmuntaia barne. Batetik, Loroño kalea itxiko dute Urdulizerako bidean, Sipiri kaletik San Pedro elizaren biribilgunera. Bestetik, Sabino Arana kalea moztuko dute Sopela-Getxorako bidean, Akilino Arriola kaletik.

Honi buruzko informazioa egongo da ikusgai udalerriko hainbat lekutan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun