Uribe Kosta jaietan 2016

Eta orain... Karmenak! Larrabasterra lekukoa hartzeko prest!

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 12a, 11:30

2012ko uztailaren 14an, Orkresta taldeak jo zuen Larrabasterrako kaleetan, Karmeneko jaiak zirela eta.

Egunean hasi eta domekara bitartean gozatuko dute karmenakaz Larrabasterrakoek eta ingurukoek. Aurten Hirubi Triatloi Sopela taldeak irakurriko du pregoia. Hitzordua hilaren 14an izango da, 20:30ean, Urgitxieta plazan.

Egitaraua:

Uztailak 14, eguena

  • 17:00 Familiek kanpaketa egingo dute, Larrabasterrako auzokideen laguntzagaz. Iberrota plazan. Kanpadendak eramateko deia egin dute antolatzaileek.
  • 18:00 Parrilada, Jubilatuen etxean.
  • 19:00 Jaien hasiera. Kalejira, Loiola Ander deuna kaletik; mozorrotuta. joateko gaia: Amestutako itsaso handiak.
  • 20:30 Pregoia irakurri eta txupina botako du Hirubi Triatloi Sopela taldeak, Urgitxieta plazan.
  • 21:00 Areto-futbolaren XXIX. Txapelketako finalak. Urko kiroldegian.
  • 21:30 Umeentzako erromeria, Kantu Kolore taldeagaz, Urgitxieta plazan.
  • 23:30 Haitzama taldearen kontzertua, Urgitxieta plazan.

Uztailak 15, barikua

  • 10:00  Ipuin-kontalaria, Kanpaketa-gunean.
  • 11:00 Patineteen ibilbidea: kanpaketa-gunetik Urgitxieta plazaraino.
  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas-parkea: puzgarriak, trena, ludoteka... Urgitxieta plazan.
  • 11:00-14:00 Gazteentzako jolas-parkea: zezen mekanikoa, puzgarriak, jumping-a... Urgitxieta plazan.
  • 11:30-14:00 Txiki Txef ekintzak: txokolatez betetako taloak, txokolatezko gozokiak, eta fruta burruntziak...; 5 urtetik gorako umeentzat, Urgitxieta plazan.
  • 17:00-20:30 Umeentzako jolas-parkea: puzgarriak, trena, ludoteka... Urgitxieta plazan.
  • 17:00-20:30 Gazteentzako jolas-parkea: zezen mekanikoa, puzgarri erraldoiak, jumping-a... Urgitxieta plazan.
  • 17:00-19:00 Txiki Txef ekintzak: txokolatez betetako taloak, txokolatezko gozokiak, eta fruta burruntziak...;  5 urtetik aurrerako umeentzat, Urgitxieta plazan.
  • 19:00 "Marie" kale-antzerkia, Marie de Jongh konpainiagaz. Ikusle guztientzat. Iberrota plazan.
  • 23:00 Vendetta taldearen kontzertua, Urgitxieta plazan.

Uztailak 16, zapatua. Karmen Eguna.

  • Goiz osoan Kalejira, Barinatxe Txistu Taldeagaz.
  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas-parkea: puzgarriak, ludoteka, jumping-a, trena, ohe elastikoak... Urgitxietan.
  • 11:00-14:00 Gazteentzako jolas-parkea: simulazio-makinak, bideokontsolak, puzgarri erraldoiak... Urgitxieta plazan.
  • 12:00 Meza Nagusia. Karmengo elizan.
  • 12:30 Sopelako Lagun Artea abesbatzaren kantaldia, eta ohorezko aurreskua.
  • 13:00 Kalejira: Sopelako Eguzkilore, Meñakoz dantza-taldea, Sopelako Pandero-joleak, eta Barinatxe Txistu taldea. Karmengo elizatik Urgitxieta plazaraino. Heltzean, dantza-taldeen erakustaldia.
  • 14:30 Herri-bazkaria, Urgitxieta plazan. Txartelak aurretik erosi behar dira: uztailaren 7tik 14ra (Ugari supermerkatuan eta Larrabasterrako Turismo Bulegoan). Nork bere edalontzia eta esku-sarda eramateko eskatu dute. Ostean, Sopela Kantarigaz kantuan egingo dute.
  • 16:30-19:30 Umeentzako Tringili Trongolo ekitaldiak: koloreetako hareagaz jolastu, Kinet jolasak, Gaileta eta madalena tailerrak..
  • 16:30-20:00 3x3 saskibaloi txapelketa, Ugesaski taldearen ekimenez. Urko kiroldegian.
  • 17:00-20:30 Umeentzako jolas-parkea: puzgarriak, ludoteka, jumping-a, trena, ohe elastikoak... Urgitxieta plazan.
  • 17:00-20:30 Gazteentzako jolas-parkea: simulazio-makinak, bideokontsolak, puzgarri erraldoiak... Urgitxieta plazan.
  • 18:00 Tiragoma txapelketa, Peña Bizkaia de Tiragomas elkarteak antolatuta. Urgitxieta plazan.
  • 20:00 Kalejira, Gold Habana boskoteagaz.
  • 21:00 Gold Habana taldearen kontzertua, Iberrota plazan.
  • 23:00 Joxe Replay taldearen kontzertua.

Uztailak 17, domeka

  • 10:00    Marmitako lehiaketaren izen-ematea. 13:30ean, lapikoak aurkeztea. Urkon.
  • 11:00-14:00 Ume eta gazteentzako jolas-parkea: tailerrak, ludoteka, puzgarri erraldoiak, ur-puzgarriak... Bainujantzia jantzita joatea gomendatu dute. Urkon.
  • 13:00 Bitsaren jaia. Urkon.
  • 14:30 Marmitako lehiaketaren sari-banaketa. Urkon.
  • 16:00 Karaokea, adin guztientzat. Urkon.
  • 17:00-20:30 Ume zein gazteentzako jolas-parkea: tailerrak, ludoteka, puzgarri erraldoiak, ur-puzgarriak... Bainujantzia janztea gomendatu dute. Urkon.
  • 19:30 "Almacenes La Parissienne" kale-antzerkia, Pez Limbo konpainiagaz. Iberrota plazan.
  • 20:00 Dantza-plaza, Patxi eta konpainia taldeagaz. Urgitxieta plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun