Sopelako Udalaren "Eraso sexisten aurkako adierazpena"
Sopelako Udalak eraso sexisten aurkako honako adierazpena egin nahi du:
Udalak adierazpen bat egin nahi du, joan den asteburuan udalerri honetan salatutako gertakari baten inguruan.
Hori dela-eta, Udalak jakinarazi nahi du:
- Emakumeekiko edozein indarkeria mota irmotasunez salatzen eta gaitzesten duela urteko egun guztietan.
- Dei egiten dio herritar orori emakumeekiko indarkeria errotik kentzeko elkartasuna ager dezaten eta, era berean, hura arbuiatu eta ezabatzeko konpromisoa har dezaten, horretarako antolatzen diren ekitaldietan parte hartzen, baita hau bezain larria den gai batekin ez banalizatzea ere.
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa adierazten du, baita emakumeekiko edozein indarkeria mota errotik kentzeko ere.
- Emakume guztien alde lan egitera eta emakumeei laguntzeko baliabide guztiak jartzera konprometitzen da bere esanetara jarriz.
Eskerrik asko
Sopela, 2016ko abuztuak 24