Danok Baterako Batzorde Betearazleak "amorragarritzat" jo du EH Bilduk nahasmena sortu gura izatea "hain arrunta eta agerikoa den egia" bategaz. Prentsa-oharrean adierazi duenez, "EH Bilduk bere webgunea erabili du DBTU alderdiko zinegotzi bozeramailea kalumniatzeko". Gaineratu dutenaren arabera, "Hala ere, hau da egia: DBTU Sopelako zinegotzi bozeramailea lokal baten jabea da eta alokatzeko eskaini du azken urteotan Sopelako higiezinen enpresetan. Higiezinen enpresa horietako batek (frogatzeko dokumentuak ditugu) Ipark enpresaren ordezkariari eskaini zion lokala. Ipark enpresa lokal bila zebilen Sopelan eta, lokalaren ezaugarriak eta prezioa direla eta, interesa azaldu zuen. Une hori arte, ez zuen Ipark enpresaren ordezkaria ezagutzen eta ez zekien bere jarduera zein zen. Udal Batzordean, EH Bildu Sopelak TAO zerbitzuaz arduratuko zen enpresak hartutako lokalari buruzko azalpenak eskatu zizkion Gobernu taldeari, eta beharrezko azalpenak jaso zituen: Gobernu Taldeak TAO zerbitzua esleitu du, baina ez du adjudikaziodun enpresak hartu behar dituen erabakietan parterik hartzen".
Horrez gainera, argi azaldu du "DBTU alderdiaren zinegotzi bozeramaileak ez du EH Bildu Sopela alderdiari bere bizitza pribatuarekiko azalpenik eman beharrik".
Sopelako Danok Bateraren oharra, osorik:
Amorragarria da erabat EH Bildu Sopela alderdiak, egin dituen adierazpenen bidez, hain arrunta eta agerikoa den egia hau bihurdikatu nahi izatea. EH Bildu Sopelaren helburu bakarra DBTU alderdiaren aipua kentzea da.
EH Bilduk bere webgunea erabili du DBTU alderdiko zinegotzi bozeramailea kalumniatzeko. EH Bilduren arabera, DBTU Sopelako zinegotzi bozeramailea zinegotzia izateagatik duen pribilegioz baliatu da informazio zehatz bat lortzeko, irabaziak egiteko asmoz.
Hala ere, hau da EGIA: DBTU Sopelako zinegotzi bozeramailea lokal baten jabea da eta alokatzeko eskaini du azken urteotan Sopelako higiezinen enpresetan. Higiezinen enpresa horietako batek (frogatzeko dokumentuak ditugu) Ipark enpresaren ordezkariari eskaini zion lokala. Ipark enpresa lokal bila zebilen Sopelan eta, lokalaren ezaugarriak eta prezioa direla eta, interesa azaldu zuen. Une hori arte, ez zuen Ipark enpresaren ordezkaria ezagutzen eta ez zekien bere jarduera zein zen.
Udal batzordean, EH Bildu Sopelak TAO zerbitzuaz arduratuko zen enpresak hartutako lokalari buruzko azalpenak eskatu zizkion Gobernu Taldeari, eta beharrezko azalpenak jaso zituen: Gobernu taldeak TAO zerbitzua esleitu du, baina ez du adjudikaziodun enpresak hartu behar dituen erabakietan parterik hartzen.
DBTU alderdiaren zinegotzi bozeramaileak ez du EH Bildu Sopela alderdiari bere bizitza pribatuarekiko azalpenik eman beharrik.
Aipatutakoaz gain, hurrengo hau esan du EH Bilduk bere webgunean: «Herritarrek ez dute horrelako informaziorik euren eskura. Demokrazia- eta gardentasun-lezioak ematera zetozela esaten ziguten; politika eta erakundeak herritarren esku berriro jartzera zetozela ere bai».
Ziur aski, EH Bilduk asko ikasi behar du DBTU alderdiarengandik, demokrazia eta gardentasunaren eremuetan. Hau bai egia: DBTU alderdiaren helburua politika eta erakundeak herriari itzultzea da. Hau ez da EH Bilduk DBTU alderdiarekin loturiko gezur bat zabaldu duen lehenengo aldia, Sopelako lorategiak zaintzeko zerbitzuarekin gauza bera egin zuten.
DBTU - Batzorde Betearazlea