Eserleku aldaketa horregaz 28 eserlekugaz gelditu da EAJ Eusko Legebiltzarrean, EH Bildu 18gaz, Elkarrekin Podemos 11gaz eta PSE-EE eta PP bederatzinagaz. EH Bilduko zenbait kidek adierazi zuten domekan Bizkaiko azken eserleku hori irabazteko itxaropena, eta gaur gertatu da aldaketa; ez Espainiako Estatutik kanpoko emaitzengatik, baizik eta EH Bilduk Bizkaiko hauteskunde mahai batzuk inpugnatu eta horko emaitzak aldatu egin direlako.
Gehiengoen jokoa aldatu egiten du horrek: EAJk eta PSE-EEk ez dute gehiengo osoa batzen, eta EH Bildu Elkarrekin Podemosegaz batzen bada, jeltzaleak baino bat gehiago dira.