Berriro atxilotu dute Sopelako ustezko su-emailea

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 9a, 13:25
Suhiltzaileak edukiontzi bat amatatzen, Sopelan. © SOPELAKO UDALA

Barikuan, urtarrilak 6, berriro atxilotu zuten Sopelan ustez edukiontziak erretzen ibilitako gizona; urtarrilaren 1eko gauean kiskalitako ontzi bat leporatu zioten. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, oraingo honetan, lau zaborrontzi erretzea leporatzen diote: bat, Akilino Arriola kalean; eta beste hiru, Etxebarri Zeharbidean.

Urtarrilaren 2an, astelehena, 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, Sopelan, urtarrilaren 1eko gauean edukiontzi bat erretzea egotzita; asteazkenean epailearen aurrera eroan zuten eta horrek libre utzi zuen behin-behinean, epaiketa egin arte. Handik egun bitara, berriro harrapatu zuten, beste lau edukiontzik sua hartu ostean, Ertzaintzak eta Sopelako Udaltzaingoak prestatutako zaintza-lanen barruan. Gizona atxilotu eta epailearen aurrera eroan zuten; polizia-iturriek diotenez, gertaera berberengatik, azken urte bietan aurrekariak dauzka gizonezkoak.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun