Urtarrilaren 2an, astelehena, 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, Sopelan, urtarrilaren 1eko gauean edukiontzi bat erretzea egotzita; asteazkenean epailearen aurrera eroan zuten eta horrek libre utzi zuen behin-behinean, epaiketa egin arte. Handik egun bitara, berriro harrapatu zuten, beste lau edukiontzik sua hartu ostean, Ertzaintzak eta Sopelako Udaltzaingoak prestatutako zaintza-lanen barruan. Gizona atxilotu eta epailearen aurrera eroan zuten; polizia-iturriek diotenez, gertaera berberengatik, azken urte bietan aurrekariak dauzka gizonezkoak.