Lehiaketak Deba ibaiaren ibilera jarraituko du, Deba herrian hasi eta Bergaraino iritsi arte, bitartean txirrindulariek Mendaro, Elgoibar edo Soraluze herrietatik igaroko dituztela. Behin Bergaran, Debaraino itzuliko dira, hanketan 60 kilometroko nekea metatuta. Ondoren, tropela kostaldetik Mutrikuraino abiatuko da, 230 metroko Kalbaixoko gainetik igarota; mendateak %7,8ko aldatsa dauka, 2.300 metroko ibilbidean eta helmugatik 10 kilometrora dago.
Proba horretan, Lointek Team taldeak hamar txirrindulariakaz parte hartuko du: Belén López eta Alicia González liderrak, Eider Merino, Ziortza Isasi, Empar Fèlix, Natalia Fischer, Lucía González, Eli Llabrés, Cristina Martínez eta Alba Teruel. Manu Montesino izango da taldearen zuzendaria. Bere ustez, eroango duen taldea "guztiz orekatua da, pasa den asteko lan paregabeari jarraipena emateko".