Urpeko kableak 6.600 kilometroko luzera dauka, eta Sopelatik helduko da Europaraino. AEB eta Europa lotuko dituen kable hori Ekialde Hurbileko, Afrikako, Asiako eta Latinoamerikako beste sare batzuekaz elkar konektatuta egongo da; 160 terabit segundoko igorriko ditu. Telefonica, Facebook eta Microsoft dira horren bultzatzaileak.
