DBek adierazi duenez, ondoko azalpena eman du Udalak prozesu parte-hartzailea martxan ipintzeko: "ziurtatzen da bidea irekitzea mugikortasuna hobetzeko Udalak martxan jarritako estrategia integralaren parte bat dela".Oposizioko alderdiko kideek diotenez, ordea, Udalaren partetik, "ez dugu mugikortasuna hobetzeko inongo estrategia integralaren berririk". "Aipatutako estrategia hori baldin badago, ez diete oposizioari, ezta biztanleei ere, horren berririk eman", Denok Baterakoek gaineratu duenez.
Agintari sopeloztarrek hainbat herritarrei egindako galdeketari dagokionez, "ez die biztanleei egungo egoerari buruzko informaziorik ematen, eta ez ditu Osteiko bidea irekitzean izan litezkeen ondorioak aipatzen", kritikatu dutenez. "Era berean, ez du segurtasuna hobetzeko beste aukerarik ematen", DBren iritziz.