Udako jaiak 2017

Bihar hasiko dira San Pedro jaiak, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 27a, 11:21

Kuadrillek txosnetatik udaletxera egingo duten jaitsieragaz emango zaie hasiera San Pedro jaiei, bihar, ekainaren 28an; 19:00etan abiatuko dira lagun-taldeak eta, helmugara helduta, erakustaldia egingo du bakoitzak. Horren ostean, 21:00etan, pregoia irakurri eta txupina botako du Sopelako emakume kirolariek, udaletxeko balkoitik. Ospakizunek uztailaren 2ra arte jarraituko dute.

Egitaraua:

Ekainak 28, eguaztena

  • 19:00 Kuadrillen jaitsiera, txosnagunetik Udaletxeko plazaraino. Ondoren, erakustaldia, Udaletxeko plazan.
  • 21:00 Pregoi-irakurketa eta txupinazoa, Udaletxeko plazan, Sopelako emakume kirolariakaz.
  • 21:30 Txosnen irekiera.
  • 21:30 Umeentzako dantzaldia, Udaletxeko plazan, Jalgi Hadi dantza-taldeagaz.
  • 22:30 Zezensuzkoa, udaletxearen ondoko berdegunean.
  • 23:00 Kontzertuak, txosnetan: Kaotiko.
  • 23:30 Dantzaldia, Udaletxeko plazan, Ilargi Beltz taldeagaz.

Ekainak 29, eguena: San Pedro Eguna

  • Karaokea, egun osoan, txosnetan.
  • 10:30 Kalejira, udaletxetik elizara: Sopelako Barinatxe Txistu Taldea, Txantreako Erraldoiak, Sopelako Panderojoleak, eta Meñakoz zein Eguzkilore dantza-taldeak.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Txu-txu trena.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea: ohe elastikoak, puzgarriak, mini bamper-ak, futbolinak, pin pon, ludoteka...
  • 11:00 Meza nagusia, San Pedro Scola Cantorum abesbatzagaz.
  • 11:30 Eguzkilore taldeak dantzatutako aurreskua.
  • 12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Tailerrak, Zipiriñe eskolan. Goizean: txapak, muralak eta mahai-tapizak. Arrastian: Kartoizko animaliak eta Hiru Lerroan.
  • 12:00 Kalejira, elizatik udaletxera: Sopelako Barinatxe Txistu Taldea, Sopelako Panderojoleak, Txantreako erraldoiak eta Meñakoz zein Eguzkilore dantza-taldeak.
  • 12:00 Grafitti-tailerra, txosnetan.
  • 12:30 Umeentzako txosnen apainketa.
  • 12:30 Dantza-emanaldia, Udaletxeko plazan, Sopelako Eguzkilore eta Meñakoz taldeakaz.
  • 13:00 Bits-jaia, Zipiriñen.
  • 13:30 Txorizoa denontzat, Udaletxeko plazan.
  • 13:30 Lagun Artea abesbatzaren kontzertua, Udaletxeko plazan.
  • 17:00 Kuadrillen arteko jolasak, udaletxearen ondoko berdegunean: ur-jolasak. Bukatzean “Baietz norbait ezagutu” jolasa, txosnetan.
  • 19:30 Uribe Kostako II. Zantzo Txapelketa, Meñakoz eta Sopelako Panderojoleak taldeakaz, Udaletxeko plazan.
  • 20:00 “Baietz norbait ezagutu” jolasa, txosnetan.
  • 20:00 Esaera zaharren jolasa, txosnetan.
  • 20:00 Leioa Big Band, Ana Bejarabo eta Urepel abesbatzaren kontzertua, Udaletxeko plazan.
  • 20:00 Denontzako ikuskizuna. Zipiriñe eskolan: “Kutxa baten istorioa”, Trotamundos taldeagaz.
  • 21:00 Pala profesionaleko partidak, udal-pilotalekuan.
  • Fusto-Gordon / Gaubeka-Ibai
  • Zubiri-Imanol / Landeta-Ibargarai
  • 21:30 Tai-ji eta kung fu erakusketak, Udaletxeko plazan, Sopelako Tai-ji elkartearen eskutik.
  • 23:00 Kontzertuak, txosnetan: Red Crocodile eta DJ Bull.
  • 23:00 Kontzertua, Udaletxeko plazan: ETS.

Ekainak 30, barikua

  • Karaokea, egun osoan zehar, txosnetan.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Txu-txu trena.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan: ludoteka, puzgarriak, mini bamper-ak, jolasak...
  • 12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Tailerrak, Zipiriñe eskolan. Goizean: Kartoizko animaliak eta Hiru Lerroan. Arrastian: hastapen musikala eta dj-tailerra.
  • 12:30 Umeentzako talo-tailerra, txosnetan.
  • 13:00 Tortilla eta sangria lehiaketak, txosnetan (izen-ematea bertan. Aurkezteko ordua: 16:00).
  • 13:00 Bits-jaia, Zipiriñen.
  • 17:00 - 21:00 Gazteentzako jolasak: ur-jolasak, futbolinak, ekortzailea..., Gernika plazan.
  • 18:30 Txosnetatik abiatuta, kolore-poteo musikatua, eletrotxaranga bategaz. Etorri morez jantzita!
  • 19:30 Karate-erakustaldia, Indarbide gimnasioko ikasleakaz, Udaletxeko plazan.
  • 20:00 Boleroak, Tempo de Boleros taldeagaz, Eleizalde plazan.
  • 20:00 Umeentzako ikuskizuna, Zipiriñen: “Txapela buruan eta dantza munduan”.
  • 20:30 “Femmes” kale-ikuskizuna, Hortzmuga antzerki-taldeagaz, Gernika
  • plazan hasita.
  • 21:00 Zelai errea I. Txapelketaren finala, udaletxearen ondoko berdegunean.
  • 22:30 Zezensuzkoa, udaletxearen ondoko berdegunean.
  • 23:00 Lgand Band taldearen kontzertua, Udaletxeko plazan (80eko hamarkadako abestien bertsioak).
  • 23:00 Kontzertua, txosnetan: Cecilia Payne. Ondoren, DJ Lola.
  • 00:00-04:00 Sopelako jaialdi elektronikoa, Jauregizar plazan: Voz, Ocariz eta Les Alsborregach DJ-akaz.

Uztailak 1, zapatua

  • Karaokea, egun osoan zehar, txosnetan.
  • 11:00 Txistularien diana, herriko kaleetan zehar.
  • 11:00–14:00 Umeentzako 3x3 Saskibaloi Txapelketa, Zipiriñe eskolan.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Txu-txu trena.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan:
  • ludoteka erraldoia, puzgarriak, piloten kanoiak, futbolina, futbol-puzgarria, airedun mahaiak...
  • 11:30-20:30 Margolanen erakusketa, Sopelako Zirri Marra elkarteagaz, udaletxearen inguruan.
  • 12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Tailerrak, Zipiriñe eskolan. Goizean: ur-jolasak. Arrastian: jolas kooperatiboak.
  • 12:00 Pandero-ikastaroa, txosnetan.
  • 12:00 Bizkaiko Lokotx-batze Txapelketa, Bizkaiko Herri Kirol Federazioagaz, Gernika plazan.
  • 13:15 Bertso-saioa, txosnetan: Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Oihana Bartra eta Unai Mendiburu.
  • 14:30 Adinekoentzako bazkaria, nagusien etxean (izen-ematea, bertan), Sopelan erroldatuta dauden 75 urtetik gorakoentzat. Bazkaldu ostean, dantzaldia.
  • 14:30 Herri-bazkaria, Jauregizar plazan (txartelak aurretik erosi behar dira, Sopelako turismo-bulegoan edo Laiak tabernan, ekainaren 16tik 30era arte).
  • 18:30 Kuadrillen arteko jolasak, Balearen parkean.
  • 17:00-21:00 Gazteentzako jolasak, Gernika plazan: ur-kanoiak,
  • simulagailuak, airezko mahaiak, futbolinak…
  • 20:00 Dantzaldia, Eleizalde plazan, Ekhi taldeagaz.
  • 20:00 Umeentzako ikuskizuna, Zipiriñen: “Klan de clown”.
  • 21:00 Kale-ikuskizuna, Ados Teatro konpainiagaz, Gernika parkean hasita: “Xuxurlariak
  • 22:00 Cirki Foc taldearen akrobaziazko, pirotekniako eta suzko ikuskizuna, Udaletxeko plazan.
  • 23:15 Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua, Udaletxeko plazan.
  • 23:15 Kontzertuak, txosnetan: Abra Cadaver, Las Gildas eta Ziribulio Sound.

Uztailak 2, domeka

  • Karaokea, egun osoan, txosnetan.
  • Goizean, Sopela Kantari, txosnetan.
  • 11:00etatik aurrera, II. Haragizko Paella Txapelketa, Udaletxeko plazan, Marmiton kolektiboak antolatua. Izen-ematea: 11:00etatik 12:00etara. Lapikoen aurkezpena: 13:00etatik 13:30era.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Txu-txu trena.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan:
    ludoteka erraldoia, puzgarriak, piloten kanoiak, futbolina, futbol-puzgarria, airedun mahaiak...
  • 11:30 Zumbako ekitaldi parte-hartzailea.
  • 11:30-20:30 Margo-lanen erakusketa, Sopelako Zirri Marra elkarteagaz,
    udaletxearen inguruan.
  • 12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Tailerrak, Zipiriñe eskolan. Goizean: Memory eta plastilina. Arrastian: orri-banatzaileak eta giltzariak.
  • 12:30 Eskupilota-tailerra, txosnetan, Kurene elkarteagaz.
  • 13:00 Bits-festa, Zipiriñen.
  • 16:30 Eskupilota-partida profesionalak, udal-pilotalekuan. Sarrerak salgai egongo dira, ekainaren 30etik Aurrera, Kurtzio kultur etxean, udaletxean, Sopelarinen eta www.sopela.eus-en.
  • 17:00 Briska Txapelketa, udaletxean, Itzartu emakumeen elkarteak antolatua.
  • 18:00 Boxeo, kick boxing eta txikibox kirolen erakusketa, berdegunean, Basakick klubak antolatuta eta Zipiriñeko Txikibox taldeko umeakaz.
  • 19:00 Kuadrillen arteko “Sopela & Co” jolasa, txosnetan.
  • 20:00 Saiheskia eta sagardoa, 1,50 euroan, Udaletxeko plazan
  • 20:00 Kuadrillen arteko txapelketaren sari-banaketa eta Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta Arrate Illaro bertsolarien Saioa, txosnetan.
  • 21:30 Aukeran dantza-taldearen “Fusioak” ikuskizuna, Udaletxeko plazan.
  • 23:00 Trikizio taldearen dantzaldia, txosnetan.
Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun