Udako jaiak 2017

Sanpedroen ostean, Karmengo jaiak ospatuko dituzte Larrabasterran

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 11a, 15:59

Urgitxieta plazan izaten dira txupin jaurtiketa eta pregoi irakurketa.

Eguenean, hilaren 13an, hasiko dira Karmen jaiak Larrabasterran, eta domekara arte iraungo dute.

Egitaraua:

Uztailak 13, eguena

  • 17:00 Familiek kanpaketa egingo dute, Larrabasterrako auzokideen laguntzagaz, Iberrota plazan. Kanpadendak eroateko deia egin dute antolatzaileek.
  • 18:00 Parrilada. Jubilatuen etxean.
  • 19:00 Jaien hasiera. Kalejira, Loiola Ander deuna kaletik; mozorrotuta joateko deia egin dute.
  • 20:30 Pregoia irakurri eta txupina botako du Sopekoo taldeak, Urgitxieta plazan.
  • 21:00 Go!azen publiko guztientzako ikuskizuna, Urgitxieta plazan.
  • 23:30 El Beso de Klimt eta Garilak 26 taldeen kontzertua, Urgitxieta plazan.

Uztailak 14, barikua

  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas-parkea: puzgarriak, trena, ludoteka... Urgitxieta plazan.
  • 11:00-14:00 Gazteentzako jolas-parkea: surf simulatzailea, puzgarriak, jumping-a... Urgitxieta plazan.
  • 11:30-14:00 Kairen Txokoa: azukre-kotoia, krispetak eta gozokoiz egindako tartak egiteko umeentzako tailerra;  5 urtetik aurrerako umeentzat, Urgitxieta plazan.
  • 17:00-20:30 Umeentzako jolas-parkea: puzgarriak, trena, ludoteka... Urgitxieta plazan.
  • 17:00-20:30 Gazteentzako jolas-parkea: surf simulatzailea, puzgarri erraldoiak, jumping-a... Urgitxieta plazan.
  • 17:00-19:00 Kairen Txokoa: azukre-kotoia, krispetak eta gozokoiz egindako tartak egiteko umeentzako tailerra;  5 urtetik aurrerako umeentzat, Urgitxieta plazan.
  • 19:00 Disko Festa, Iberrota plaza.
  • 20:30 XXX. Futbito Txapelketako finalak, Urko kiroldegian.
  • 23:00 Zatika eta Egurra ta Kitto taldeen kontzertua, Urgitxieta plazan.

Uztailak 15, zapatua

  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas-parkea: puzgarriak, ludoteka, jumping-a, trena, ohe elastikoak...Urgitxietan.
  • 11:00-14:00 Gazteentzako jolas-parkea: simulazio-makinak, bideokontsolak, puzgarri erraldoiak... Urgitxieta plazan.
  • 12:00 Kale-antzerkia: Osasuna preziorik onenean, Plataforma Tirante taldearen eskutik.
  • 13:30 Kalejira Sopela kantari taldeagaz.
  • 14:30 Herri-bazkaria, Urgitxieta plazan. Txartelak aurretik erosi behar dira: uztailaren 3tik 14ra (Ugari supermerkatuan eta Larrabasterrako Turismo Bulegoan). Nork bere edalontzia eta esku-sarda eramateko eskatu dute. Ostean, Rock Kalean taldearen ikuskizuna egongo da.
  • 16:30-19:30 Umeentzako Tringili Trongolo ekitaldiak: koloreetako hareagaz jolastu, Kinet jolasak, txokolatezko gozokiak eta fruta-zukua tailerrak.
  • 16:30-20:00 3x3 saskibaloi-txapelketa, Ugesaski taldearen ekimenez. Urko kiroldegian.
  • 17:00-20:30 Umeentzako jolas-parkea: puzgarriak, ludoteka, jumping-a, trena, ohe elastikoak...Urgitxietan.
  • 17:00-20:30 Gazteentzako jolas-parkea: simulazio-makinak, bideokontsolak, puzgarri erraldoiak... Urgitxieta plazan.
  • 18:00 Tiragoma-txapelketa, Peña Bizkaia de Tiragomas elkarteak antolatuta; Urgitxieta plazan.
  • 21:00 Diamante Negro taldearen emanaldia, Iberrota plazan.
  • 23:00 Dr. Ring Ding taldearen kontzertua, Urgitxieta plazan.

Uztailak 16, domeka

Goizean zehar: Kalejira Barinatxe Txistu taldeagaz.

  • 10:00 Marmitako lehiaketaren izen-ematea. 14:00etan, lapikoak aurkeztea eta 15:00etan sari-banaketa. Urkon.
  • 11:00-14:00 Ume eta gazteentzako jolas-parkea: tailerrak, ludoteka, puzgarri erraldoiak, ur-puzgarriak... Bainujantzia jantzita joatea gomendatu dute. Urkon.
  • 12:00 Meza nagusia, Karmengo elizan. Ondoren, Sopelako Lagun Artea abesbatzaren kontzertua eta ohorezko aurreskua.
  • 13:00 Kalejira hauekaz: Sopelako Eguzkilore, Meñakoz dantza-taldea, Sopelako Pandero-joleak, eta Barinatxe Txistu Taldea. Karmengo elizatik. Urgitxietara heltzean, dantza-taldeen erakustaldia.
  • 16:30 Bitsaren jaia. Urkon.
  • 17:00-20:00 Karaokea, Urkon.
  • 20:00 Dantza-plaza, Erdizka Lauetan taldeagaz; Urgitxieta plazan.
  • 21:00 Tributo Sabina taldearen kontzertua, Iberrota plazan.
  • 23:00 Erromeria Gozategi taldeagaz, Urgitxieta plazan.
Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun