Emakume bati sexu-erasoa egin zioten bariku gauean, Sopelako jaietan, udal-arduradunek jakinarazi dutenez. Hala, Udalaren Bozeramaileen Batzordeak "erabateko gaitzespena" adierazi zion, aho batez, gertaera horri; era berean, "laguntasuna" azaldu zion erasotutako emakumezkoari. Ildo berean, atzo, domekan, erasoa gaitzesteko 15 minutuko kontzentrazioa egin zuten dozenaka lagunek, udaletxearen aurrean. Zapatu gauean manifestazioa egon zen, Sopela eta Larrabasterrako Jai Batzordearen ekimenez.