Abuztuaren 2an urgentziazko eta ez ohiko bilera bat egin zuen Sopelako Bozeramaileen Batzordeak. Bilera horren gai nagusia eta bakarra, uztailaren 30ean Sopelako PSE-EEren egoitzaren aurka egindako pintaketak izan ziren. Batzorde horrek gaitzespen-adierazpen bat adostu zuen. EH Bilduk kontrako bozka eman zuen; koalizioak testu alternatibo bat aurkeztu zuen.