Eider Merino Cortazar txirrindulariak Ardècheko Tourrari ekingo dio bihar, Okzitaniako Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean (Frantzia). Lointek Team taldeko kideak Espainiako selekzioagaz parte hartuko du zazpi etapako lasterketan. Beragaz batera lehiatuko dira Mavi García eta Lorena Llamas (Bizkaia-Durango), Aida Nuño (MMR Bikes), Elisabet Escursell (BZK-Smurfit) eta Merce Pacios (Cycling No Limit). Ramón González Arrieta hautatzaileak zuzenduko du taldea. Iaz, Merino zortzigarren geratu zen lasterketa horretan.