Udal-hauteskundeak 2019

Josu Landaluze izango da Sopelako EAJren alkategaia

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 7a, 12:07

Josu Landaluze, Sopelako Batzokiaren berreinaugurazioan. © EAJ

Sopelako EAJko Uri Buru Batzarrak 2019ko maiatzeko udal-hauteskundeetarako hautagai aukeratu zuen Josu Landaluze Zarandona, joan den eguenean. Hala, Gontzal Hermosilla aurtengo udal-agintaria ez da alkategaia izango. 2011ko udal-hauteskundeetara ere aurkeztu zuen Landaluze; baina, orduan, Sopelako Bilduko Saioa Villanuevak irabazi zituen hauteskundeak.

Josu Landaluze, jatorriz, Sopelakoa da; 60 urte dauzka eta alarguna da. 2003tik 2011ra artean, Udaleko Hirigintza Arloa zuzendu zuen; eta 2011tik 2015era artean, oposizioan egon zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun