Pentsio publiko duinen aldeko manifestazioa egingo dute Larrabasterrako "kuadrillen jaitsieran"

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 13a, 11:37

Maiatzaren 5eko pentsionisten manifestazioa, Bilbon. © ECUADOR ETXEA

Sopelako hormetan agertutako hainbat karteletan irakur daitekeenez, pentsio publiko duin baten aldeko manifestazioa egingo dute gaur arrastian, Larrabasterrako Karmen jaien hasieragaz bat eginez. Sinadurarik ipini ez duten deitzaileek diotenez, "kuadrillen jaitsieragaz batera" egingo dute, 19:00etan, surflariaren estatuatik abiatuta. Festak ordu horretan hasiko dira, itsasoko animalien kalejiragaz, Loiola Ander Deuna kaletik.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun