Irailaren 12an, goizeko 09:00etan edo, udaletxera idazki baten inguruan alkateagaz berba egiteko audientzia eskatu omen zuen JPA auzokideak; maiatza aldean idatzitako eskaera baten inguruan berba egin gura zuen udal-agintariagaz. Berriro ere irailaren 11n berridatzi egin zuen. "Hasiera batean, ezetz borobila jaso nuen, bilduta ei egoan. Baina, berba gordinak bota ostean, alkatea agertu zen eta horren hasierako erantzuna nigaz ez zuela sekula ere berbarik egingo edota egin gura izango izan zen", azaldu du Sopelako bizilagunak.
Segitu duenez, "geroago, bion arteko eztabaida luze baten ostean eta aurpegiz aurpegi jarrita ia zergatik ez zuen erantzun aurpegiratu nion. 20 minutuko eztabaidaren ostean, Sopelako alkateak bultzatu eta nigaz ez zuela berbarik ere egingo, lurrera bota ninduen, udaletxeko harrera-lekuan".
Geroago, medikuarenera joan zen JPA eta "erizainak teknikari bat hobetsi zuen artatzea ni baino". Arrastian bueltatu zen osasun-etxera eta, artatu eta sendatu ostean, udaltzainengana hurbildu eta salaketa ipini zuen. Zauri arinak zituen.