Sopelako PSE-EEko egoitzaren aurka egindako pintaketen harira, Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu zuen hurrengo adierazpena, joan den eguenean: "Erabateko gaitzespena adierazten dugu; demokrazioan, bizikidetza eta normaltasun politikoa lortzeko helburuekin, ez da onargarria edozein talde politikoko egoitzen kontrako erasoak izatea, Sopelako PSE-EEren egoitza aldizka jasaten ari den moduan".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!