Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

Zornotzara ailegatuko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 17a, 16:43

Urriaren 21ean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa Zornotzan. Zornotza Aretoan izango da, 17:00etatik aurrera. Kanporaketa horretan, Aitor Esteban Etxebarria urduliztarrak, Inazio Vidal Gurrutxaga leioaztarrak eta Unai Mendiburu Valor algortarrak parte hartuko dute. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 1ean Lekeition jokatuko den finalaurrekora, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Kanporaketa-fasearen ostean finalaurrekoak jokatuko dira, eta azkenik, abenduaren 15ean jokatuko da finala.

Hurrengo saioa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa urriaren 28an jokatuko da, Plentziako Jai Alai frontoian, 17:00etan. Kantatuko duten bertsolarien artean egongo da Peru Vidal Gurrutxaga leioaztarra.

Informazio gehiago:

  • Sare sozialetan:

Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Twitter: @bbertsozale / #bbt18

Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun