Institutu berria eraikitzeko aukera bakartzat jotzen du Ander Deunako zelaia Gontzal Hermosilla jelkideak zuzentzen duen EAJren eta PSE-EEren Udal Gobernuak, eta horrela jakinarazi ei dio Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari.
Iberre institutuak ere leku-arazoak ditu, akaso Zipiriñek baino larriagoak. Eraikin berriak konponduko luke hezkuntza-zentro biek daukaten leku-gabezia; izan ere, gaur egungo Iberre institutua eskola bihurtuko litzateke.