Sopeloztarrek ere ospatuko dute Ander Deuna Eguna

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 29a, 16:43

Barrikoztarrek egin legez, sopeloztarrek Ander Deuna Eguna ospatuko dute bariku honetan, azaroaren 30ean. Hala, 11:00etan abiatuko dira kalejiran, udaletxetik Meñakozeko baselizara. Horrez gainera, autobusa izango dute sopeloztarrek; Urbaso taberna aurretik abiatuko da.

Egitaraua:

  • 11:00 Kalejira udaletxetik, Ander Deuna baselizaraino.
  • 12:00 Meza.
  • 12:30 Ohorezko aurreskua, hamaiketakoa eta erromeria.

Autobusa:

  • Irteera: Urbaso taberna aurretik.
  • Ordua: 11:00-11:30
  • Ibilbidea: Urbaso, San Pedro plaza, Zutarri taberna.
  • Itzulera: 13:30-14:00
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun