Uribe Kostak ez du finalerako txartela lortu Bertsolari Gazteen BBK Sariketan

Erredakzioa 2019ko mar. 28a, 12:37

© BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Sopelako Ander Deuna ikastolan jokatu da gaur Bertsolari Gazteen XXVII. BBK Sariketaren bigarren finalerdia. Uribe Kostako eta Durangaldeko taldeek jardun dute aurrez aurre, eta bigarrenaren ordezkariak sailkatu dira finalerako.

Ander Deunako jangelako aretoan egindako saioan, 403 puntu eskuratu ditu Durangaldeak, eta 391 Uribe Kostak. Gure eskualdea ordezkatuz Oihan Diazek, Mikel Arratek eta Peru Irastorzak parte hartu dute 18 urtera arteko mailan, eta Aritz Landetak, Kerman Diazek eta Paule Loizagak 19-24 bitartekoan.

Honenbestez, Durangaldea izango da apirilaren 34ko finalean jokatuko duena, Bilboko BBK Aretoan, 18:00etatik aurrera. Hego Uribe izango da beste finalista.

Ander Deunako saioan Xabier Irakulisek egin du aurkezle-lana, eta epaimahaian Beñat Vidal, Miriam Juaristi eta Jose Garaizabal egon dira.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun