Hitzorduak ekainaren 15ean eta 23an izango dira, domekak biak, eta doakoak izango dira. Parte hartzaileak 9:00etan elkartuko dira Urkoko kiroldegiko aparkalekuan eta mendirako jantzi eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da, egun horretako eguraldia kontuan hartuta.
Arduradunek zehaztu dutenez, data horien bien aukeraketa ez da hala-nola egin. Izan ere, 1937ko ekainaren 19an lortu zuten tropa frankistek Burdin Hesia suntsitzea eta Bilbo bereganatzea.
Informazio gehiago eta izen-emateak: turismo@sopela.eus edo 94 406 55 19.