Sopelako alkateak bere bulegoko ateak ireki dizkie herritarrei

Erredakzioa 2019ko uzt. 5a, 10:05

Sopelako udaletxea.

Josu Landaluze Sopelako alkate berriak ordutegi bat zehaztu du udalerriko bizilagun eta taldeakaz bilera pertsonalak egiteko. Hala, eguaztenero, 09:00etatik 13:30era bitartean, herritarrek alkateagaz batzartzeko aukera izango dute, udal-iturriek zehaztu dutenez.

Sopelako Udalak jakinarazi duenez, eguaztenero, goizeko 9:00etatik eta 13:30ak arte, herritar orok alkateagaz pertsonalki batzartzeko aukera izango du hemendik aurrera. Horretarako, udaletxeko harreran aurretiazko zita eskatu beharko da.

Hartu dugun lehen neurria izan da, herritarrei udaletxeko zein alkatearen bulegoko ateak zabaldu”, esan du Sopelako alkateak. “Udalaren kudeaketa herritarrengana hurbiltzeaz gain, sopeloztarren eskaera eta arazoei konponbide azkarrak eman nahi dizkiegu".

Orain arte, hogei bizilagun inguru pasatu dira alkatearen bulegotik eta gobernu-taldeak bilera horien balorazio baikorra egin du. Kudeaketa estiloa "berehalako arretan eta gardentasunean" oinarrituko dela esan dute, "eraginkorragoak" izateko. Era berean, lehenengo une honetan zehaztutako ordutegia luzatzeko aukera ere izango da, herritarren aldetik zerbitzu horren eskaria handia bada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun