"Hainbat dendatako ugazabak konpetentzia desleialaz kexatzera etorri dira Udaletxera", azaldu du Josu Landaluze, "ez delako gauza bera lauzpabost gauzagaz etortzen den baserritarra edo ekoizle handi bat, eta arrazoia daukate". Horren aurrean, Udaltzaingoari eskatu zioten bendeja egiten zebiltzanengana joan eta kalean gehiago ez saltzeko eskatzeko, kexa horiek zirela eta.
Bitartean, Udala denen onerako irtenbide baten bila dabilela aldarrikatu du Landaluzek: "Saltzaile horiekaz batzartuta egon gara, arazoa zein den azaldu diegu, eta orain modu bat bilatzen gabiltza, lonja txiki bat alokatuta edo, kaleko salmenta arautuko duen ordenantza indarrean sartu arte behin-behineko baimen bat emateko, adibidez astean egun batean eta Udalari aurrez abisatuta ekoizle horiek ere euren produktuak saldu ahal izateko".
Landaluzek aipatutako ordenantza prestatzeko bidean dago, baina urtebete inguru edo gehiago beharko da indarrean sartzeko, legeak ezartzen dituen tramite guztiak bete beharra baitago. "Zapatuetan edo beste egunen batean merkatu moduko bat antolatzea izango litzateke kontua", Sopelako alkatearen esanetan.