Asu, Bareño eta Loiola kaleek ez dute TAO sistemarik izango

Iker Rincon Moreno 2019ko abe. 31a, 10:31
Asu kalea. © SOPELAKO UDALA

Azken hilabete bietan egindako prozesu parte-hartzailearen emaitzak aztertu ondoren, kale horietan TAO sistema ezartzea baztertu du Sopelako Udalak.

Asu, Bareño eta Loiola kaleetan TAO sistema ezartzearen inguruan auzokideen iritzia kontutan hartu gura izan du Sopelako Udalak. Hala, agintariek prozesu parte-hartzailea egin zuten azaroan eta abenduan gune horietan bizi diren auzotarren artean. Helburua izan da bizilagun horiek TAO sistemaren alde dauden edo ez jakitea.

Hala, denera 105 iritzi jaso ditu Udalak; TAO zerbitzua ezartzearen aldeko bozkak 45 izan dira eta 60 kontra. Herritarren parte hartzea aurreikusitakoa baino baxuagoa izan da; hala ere, Udalak herritarren erabakia kontutan hartu eta ez du TAO zerbitzua ezarriko hiru gune horietan.

TAO hondartza-guneetan, besterik ez

Sopelako Udalak datorren urtean martxan jarriko duen TAO zerbitzuaren lizitazio-prozesu berria prestatzeko lanari ekingo dio laster. Hala, zerbitzuaz arduratu gura duten enpresek aurkeztu beharko dituzten eskaintzen betekizun eta baldintza denen plegu behrriak prestatu behar ditu. Plegu horietan jasoko diren berritasunetako bat da Sopelako bizilagunek enpresako ibilgailua sartu ahal izango dutela TAO zerbitzuan.

Udalak emandako datuen arabera, gaur egun Sopelak 1.297 aparkaleku ditu eta ordainketa bidezko aparkaleku sistema udan baino ez dabil, ekainaren 1etik irailaren 30era, Barinatxe eta Arrietara-Atxabiribil hondartzen inguruetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun