Koronabirusa Uribe Kostan

Alarma-egoeran gauden bitartean hondakin handirik kalean ez uzteko eskatu du Sopelako Udalak

Erredakzioa 2020ko mar. 17a, 12:40

© SOPELAKO UDALA

Konfinamendu-aginduak ekarri duen ondorioetako bat Garbiguneetara ezin joatea da. Horren ondorioz, egunotan tresna eta tamaina handiko hondakin askotxo agertu dira edukiontzi arrunten aldamenean. Alarma-egoerak dirauen bitartean halakorik etxetik ez ateratzeko eskatu du Sopelako Udalak.

“Azken egunotan, udalerriko garbiketako eta hiri hondakin solidoak (HHS) biltzeko eta garraiatzeko udal langileek edukiontzien inguruan utzitako mota guztietako tresna eta tamaina handiko hondakinak aurkitu dituzte: koltxoiak, disko-jogailu zaharrak, altzariak, ateak, egurrezko hesiak...”, azaldu du Udalak.

 

Gogorarazi dutenez, “garbiketako eta HHSko langileak gutxieneko zerbitzuak eskaintzen ari dira, eta horrela jarraituko dute bizi dugun salbuespen aldi honetako datozen bi asteetan”.

Erlazionatuak

Auzokideen zaintza bermatzeko herritarren sareak martxan

Iker Rincon Moreno · Unai Brea 2020 mar 16 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun