Besteak beste, udaletxearen inguruko kaleak, barandak, anbulatorioko ingurua eta plazak desinfektatzen hasi dira udal-garbitzaileak. Bestalde, "herriko bizilagunak izaten ari diren jarrera arduratsu eta eredugarria" eskertu eta azpimarratu gura du Udalak, "izan ere, gehiengo handi bat arauak errespetatzen ari da".