Atxilotutakoa Sopelako udaletxeko eskaileretan edaten eta erretzen zegoela atzeman zuten ertzainek. Getxoko Justizia Jauregiko iturrien arabera, poliziak koronabirusa dela eta ezarritako konfinamendu-arauak ez betetzeagatik isuna ipintzera hurbildu zaizkionean, gaztea oldartu egin zaie, iraindu eta mehatxu egin die, eta ertzainetako bat jo du.
Atxilotua aske geratu da, karguakaz.