Behin erabiltzeko maskarak dira, kirurgikoak eta esterilizatuak, Udalak azaldu duenez. Poltsa batean sartuta banatuko dira postontziz postontzi. "Kalitate handikoak dira, argi ultramorezko sistemaz esterilizatutakoak, eta CE homologazio-ziurtagiria dutenak", zehaztu dute.
Maskarakaz batera Josu Landaluze alkatearen eskutitz bat helaraziko zaie herritarrei, non pandemiari aurre egiteko higiene-neurriak gogorarazi eta sopeloztarrei eskerrak emango dizkien agertutako elkartasunagatik eta arduragatik.