Koronabirusa Uribe Kostan

Gune publikoak garbitu eta desinfektatzeko zerbitzua indartu duela adierazi du Sopelako Udalak

Unai Brea 2020ko api. 23a, 17:09

Langile bat, hidrogarbigailuz edukiontziak garbitzen. © SOPELAKO UDALA

Aste honetan baldekatze-kamioia gehitu dio Sopelako Udalak aurretik zuen garbiketa-zerbitzuari, edukiontziak eta gune jakinak desinfektatzeko. Izan ere, ohiko garbiketa-lanak egiteaz gain, jende gehien dabilen lekuak eta altzari publikoak desinfektatzen dihardute udal-garbitzaileek.

Desinfektatzen diren guneak barandak, anbulatorioaren ingurua, semaforoen botoiak, edukiontziak, janari-denden eta farmazien inguruak, metro- eta autobus-geltokiak eta posta-bulegoa dira, besteak beste. Udalak azaldu duenez, zazpi langile arduratzen dira erratz bidezko ohiko garbiketa egiteaz eta paperontziak husteaz; garbitzaile-taldeak dituen beste lau langileetatik, batek erraztatze-makina darabil, beste batek furgoneta hidrogarbitzailea, hirugarrenak fumigatze-motxila, eta hamaikagarrena aipatutako kamioia erabiltzen hasi da.

Hidrogarbigailua duen furgoneta erdigunetik aparte daude guneetan ibiltzen da, zehaztu dutenez: Asu, Bareño, Loiola, Zaldu, hondartzak, Urko, Gatzarriñe errepidea eta Garden Center... Fumigatze-motxila leku beretan erabiltzen da, baina beste ordu batzuetan.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun