"Mugakaz zabaltzeak ordainen bat ekarri beharko lukeela" adierazten dute bideoan, eta besteak beste Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedienteak luzatu ahal izatea, kutsatze-arriskua gutxitzeko egin beharreko instalazioetarako dirulaguntzak jasotzea eta zergak gutxitzea eskatzen dute, baita langile, bezero eta hornitzaileen babesa bermatzeko materiala ere. Erakunde publikoek "enpatiaz jokatzea" espero dutela gehitu dute.
Denera udalerriko 21 establezimendu agertzen dira bideoan. Horietako gehienen ugazabak edo langileak ageri dira bertan, ekimenaren goiburua errepikatuz.