Koronabirusa Uribe Kostan

"Negozio eta enpresen lankidetza" eskatu du Udalak, herriko ekonomiak dituen erronken diagnostikoa egiteko

Unai Brea 2020ko mai. 19a, 15:12

© SOPELAKO UDALA

Bertako ekonomia suspertzeko planaren barruan, Sopelako Udalak herriko enpresa, negozio eta autonomoengana joko du, euren beharrez eta arazoez galdetzeko. Diagnostikoa behar bezala egiteko, udal-agintariek "ezinbestekotzat" jo dute enpresa eta negozio denek parte hartzea, eta horregatik lankidetza eskatu diete laster hasiko den prozesua garatzeko.

COVID-19aren ondoriozko egoeran "udalerriko sare ekonomikoak dituen beharrak eta arazoak identifikatzeko", enpresa-prospekziorako programa bat ipini du abian Udalak. Pandemiaren kalte ekonomikoak gutxitzeko neurriak planifikatzea da helburua; "ezinbestekoa da administrazioaren, saltokien, enpresen eta negozioen arteko lankidetza", adierazi du Teresa Fernández Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, "horrela lortuko baitugu krisi-egoera ahalik eta modu onenean gainditzea".

Datozen egunetan diagnostiko-lan hori egiten hasiko dira Udalak kontratatutako langile espezializatuak. Sektore guztietako enpresa eta negozioakaz jarriko dira harremanetan, telefonoz edo posta elektronikoz, eta haien proposamenak jasoko dituzte, "Udalari laguntzeko jarduera ekonomikoa berreskuratzeko eta ondoren horri eusteko neurriak hartzen". Datuak eskuratu ostean, Sopelako enpresa-sektoreakaz lan-mahaiak antolatzea aurreikusten dute.

Esan bezala, negozio eta enpresa guztien laguntza izatea oso garrantzitsua dela uste du Udalak. Hartara, interesa dutenei harremanetarako bide hauek eskaintzen dizkiete:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun