Koronabirusa Uribe Kostan

Hondartzetako aparkalekuen erabilera mugatuko du Sopelako Udalak

Unai Brea 2020ko mai. 28a, 13:29

Arrietara-Atxabiribil hondartza. © SOPELAKO UDALA

Bizkaiko Foru Aldundiak eta udalek hondartza-denboraldirako hartutako neurri orokorren berri eman eta bi egunera, Sopelako Udalak bere lehen neurri espezifikoa jakinarazi du: Barinatxe eta Arriatera hondartzetara sartzeko aparkalekuaren zati bat eta Atxabiribilera sartzekoa osorik itxiko dituzte. Ezin izango da bertan autorik utzi, ezta zirkulatu ere.

Itxitako guneak apurka berriro zabaltzeko aukera egongo dela adierazi du Udalak, "bai osorik, bai ordu edo egun jakinetan", alarma-egoeraren bilakabidearen eta hondartzetako okupazioaren arabera. Hondartza-denboraldia ekainaren 15ean hasiko bada ere, aparkalekuak mugatzeko neurria bihartik (maiatzak 29) egongo da indarrean.

Bestalde, gogorarazi dute Aldundiagaz adostutakoaren ildotik Udalak aukera izango duela aipatutako hiru hondartzak husteko edo bertara sartzea mugatzeko.  

Azkenik, aparlakuotan TAO zerbitzurik ez dela egongo adierazi du Udalak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun