"Helburua tokiko ekonomia berpiztea eta sopeloztarrek gure udalerrian ditugun establezimendu bikainak erabiltzea da", adierazi du Josu Landaluze alkateak, "non kalitatea, tratu pertsonalizatua eta profesionaltasuna aurki dezaketen Sopelatik irten gabe". Teresa Fernandez Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziaren esanetan, berriz, "ekimen honen bidez udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta izango diren sektoreak biziberritu nahi dira, baina sektore horiek sustatzeaz gain, auzotarrek ere onurak jasoko dituzte, familien ekonomia arinduko baita neurri batean".
Bonuak uztailaren 1etik irailaren 15era bitartean banatu eta herritarrek ere epe horretan erabili ahal izango dituzte, kanpainari atxikitako establezimenduetan. Egindako erosketa bakoitzeko bonu bakarra erabili ahal izango da, erosketa gutxienez 20 eta 40 eurokoa bada, hurrenez hurren. Ezarritako epean trukatu ez diren bonuak ezingo dira ondorengo kanpainetan erabili.
Atxikitzeko eskaerak Udalak modu telematikoan emango duen eredu edo inprimakia betez egin beharko dira, eta Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, baita telematikoki ere, egoitza elektronikoaren bidez.