"Zergatik antolatu du Sopelako Udalak bere jai-egitarau propioa? Zergatik debekatu ditu berak ezarritako segurtasun-neurriak betetzen dituzten egitasmoak?", itaundu du Plaza Beltzak, argitaratutako testuan. Euren esanetan, "jaiak saboteatu nahi dizkigute ez dutelako onartzen kontrolpean ez dutena".
"Ez gaituzte engainatuko diskurtso paternalistekin", gaineratu dute, "izan ere, jakin badakigu nola zaindu behar dugu geure burua, bai eta kideona ere".
Atzo, gaur eta biharko egitarau txiki bat prestatu du Plaza Beltzak, Karmengo jaien egunakaz bat eginez. Gaur arratsaldean, 18:00etatik, azoka musikatua eta pintxo-jana egingo dituzte Kulturgunean bertan, eta bihar, zapatua, 12:00etatik aurrera, beste azoka musikatu bat antolatuko dute, baina Urgitxieta plazan.