"Azkenaldian energia nabarmen garestitu dela jakinik, ohiko etxebizitzaren energia-hornidurarako 2020an egindako gastua estaltzea" izango da dirulaguntzaren helburua, Udalak azaldu duenez. "Sopelako zenbait etxebizitzatan diru-sarreren zati handiegia erabili behar dute energiaren faktura ordaintzeko, eta horrek zuzenean eragiten die beren bizi-baldintzei", zehaztu du Teresa Fernandez Enplegu eta Ekonomi Sustapen zinegotziak.
Eskaera egiten duen pertsona guztiek Sopelan erroldatuta egon beharko dute, gutxienez urtebeteko antzinatasunagaz eta etenik gabe. Gainera, familia-unitatea etxebizitzan bizi diren pertsona guztiek osatuko dute (biztanleen erroldaren bitartez ziurtatuko da). Dirulaguntza emanaldi bakarrean ordainduko da eta eskatzaile bakoitzak eta elkarbizitza-unitate bakoitzak 400 euro jasoko ditu gehienez.
Eskariak aurkezteko epea urriaren 15etik 28ra egongo da zabalik. Eskari-orria eta deialdiaren oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude daborduko, eta interesdunen eskura daude Udalaren webgunean eta udal-bulegoetan.