Enpleguak galtzea, dendak ixtea, zailtasun ekonomikoak... Pandemiak eragin duen krisiaren ondorioetako batzuk dira, "SOS ostalaritza eta dendak" goiburupean egindako mobilizazioaren antolatzaileek azaldu zutenez.
Atzo, hain zuzen, ostalaritzari laguntzeko 30 milioi euroko ezohiko diru-saila egongo dela iragarri zuen Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak.