Azaroak 25

Hainbat berbaldi antolatu ditu Sopelako Udalak, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta

Erredakzioa 2020ko aza. 21a, 16:00

Norma Vázquez psikologo feministak berbaldia egingo du astelehenean.

Aurten, pandemia dela eta, Sopelako Udalak erabaki du urtero azaroaren 25ean Udaletxeko plazan egin ohi den elkarretaratzea ez egitea. Haatik, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko. Genero-ikuspegiko zenbait film eman dituzte aste honetan, eta datorren asteko berbaldi bi eta lantegi birtual bat iragarri dituzte.

Hau da, zehazki, prestatu duten egitaraua:

Azaroak 23, astelehena

  • Norma Vázquez psikologo feministaren berbaldi birtuala: "Violencia machista contra las mujeres, ¿dónde poner el foco?". 18:30ean.

Azaroak 24, martitzena

  • Indarkeria matxistari buruzko berbaldi-forum birtuala, giza eskubideen ikuspegitik. Red Kuorumek emana. Gaztelaniaz. 18:30-20:00.

Azaroak 26, eguena

  • “Indarkeria matxistaren aurkako plana Sopelako giza eskubideen ikuspegitik”, sentsibilizazio-tailer birtuala (Sopelako elkarteei zuzenduta, Red Kuorumek emana). Gaztelaniaz. 18:00-20:00.

Doako sarrera izateko, azaroaren 23a baino lehen eman behar da izena, socialmujerigualdad@sopela.eus helbidean. Sopelan bizi direnek izango dute lehentasuna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun