Papereko eta interneteko edizio bana izango du Made in Sopelak, zehaztu dutenez. Ekimenean parte hartzen duten establezimenduetan banatuko dute lehenengoa, eta bigarrena, berriz, madeinsopela.com webgunean egongo da ikusbide (udal-webgunetik sartzeko aukera ere egongo da). Edukia bertoko merkataritzaren gaineko artikulu eta erreportajeek osatuko dute.
Bestalde, ekimenak bertsio "Pro" bat izango du, enpresen topagunea eskainiko diena. "Saltokiei eta negozioei zuzendutako gida digital bat da, Sopelako enpresen arteko harremana errazteko eta, beharbada, sare lokal bat sortzeko". Gida horretan parte hartzeko, nahikoa izango da enpresa bakoitzaren jarduera zein den adieraztea eta kontaktu pertsonal bat identifikatzea. Informazio gehiago lor daiteke info@madeinsopela.com helbidean eta 94 416 54 11 telefonoan.
Laburpen modura, COVID-19aren urtean tokiko merkatariei laguntzeko egindako ahalegina nabarmendu dute udal-gobernuko ordezkari biek. "Gustatuko litzaiguke egoerak hobera egitea eta 2021ean ezohiko laguntzaren premiarik ez izatea, baina beharrezkoak badira, ematen jarraituko dugu", azaldu du Teresa Fernandezek.