Osteiko bidea eta Olabideko bidegurutze berria eraikitzeko lanak hasi dira gaur. Sopelako Udalak iragarri duenez, hiru eta lau hilabete arteko iraupena izango du obrak, eta 375.000 euro (BEZ barne) inbertitu dira horietarako.
Metro gutxi batzuk falta dira Olabide kalea eta ospitalera doan Osteiko bidea lotzeko, eta horiek eraikitzeko lanak dira gaur hasi direnak. Zehazki, 465 metroko luzera du Osteiko bideak, eta 320 egon dira eginda orain arte. Informazio gehiago jaso dezakezue urrian kaleratu genuen albiste honetan.
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.
Izan zaitez HIRUKAlagun